EGIPTO
Overview
Stories 16
Reviews 0

About

Kaixo! Ongi etorri "Egiptoko Jainko eta Erregeak" izeneko erakusketara. Gaurkoan Hany Mostafa artista egiptiarrak egin dituen mugarri horien errepliken gida izango naiz. 8 urte baino gehiago eman ditu erreplika horiek egiten, jatorrizko lekura 100 bidai baino gehiago eginez. Artelanak beira-zuntza eta egurrarekin egin dira.

Ikustera goazen lehen monumentua Abu Simbel-eko multzo arkitektonikoa da, Ramses II-aren tenpluak eta bere emazte Nefertariren tenpluak osatzen dutena. Tenplu hau XIX dinastiako hirugarren faraoia izan zen Ramses II-ak eraiki zuen, K.a. 1274an.

Bere kokapena Asuan haranean dago, baina ez da jatorrizko kokapena. Egiptoko gobernuak Nilo ibaiaren uholdeak kontrolatzea erabaki zuen presa bat eraikiz, Asuango presa. Horrek Nasser lakua sortu zuen tenplu horietako asko Niloko uren azpian murgiltzea eraginez.

Tenplu hauek salbatzeko asmoz, 60ko hamarkadan UNESCOk nazioarteko espedizio bat sortzea erabaki zuen. Fatxadan ikus daitekeen moduan, tenpluak blokez-bloke desmuntatu ziren eta 62 m altuago eta ur-hertzetik 200 m urrunago berreraiki.

Espainiak espedizio honetan parte hartu izanaren esker onez, Debod-en tenplua Madrilen dugu.

Stories

Reviews

0.0

0 comments

Provided by

Deusto Expo Center

Deusto Expo Center

Sala de Eventos y Exposiciones. Museo.

This activity belongs to

5 years ago

Deusto Expo Center

Deusto Expo Center
Deusto Expo Center
52
3.0
Deusto Expo Center