Erriberako Merkatua Bilboko hiriburuko janari merkatu nagusia da. 1929.urtean Pedro Ispizua Susunaga arkitekto bilbotarrak eraiki zuen. Antzina, Bilboko zezen plaza zegoen tokian eraiki zuten, erreka baten ondoan kokatua da eta bere ondoan eliza bat bada. Urteak igaro ahala hainbat birmoldatze jasan ditu, gaur egun, eraikinak dituen hiru solairuek erabilpen desberdina dute, barazki, arrain eta ostatuak. Barnean beirateak baditu, beirateetan urdina, horia, berdea eta gorria kolore badira. Merkatuaren azken birmoldaketa, 1983. urtean egin zen, hiriak izandako uholde larriek eragindako kalte handiek eraikinean egindako kalteak konpontzeko.