Erriberako Merkatua, Bilboko itsasadarraren ondoan, merkataritza arloan, Bizkaia osoarentzako erreferentea da. 1990ean Erriberako Merkatua Guinness liburuan sartu zen, Udal Hornidura merkatu osoena izateagatik. Merkatari eta postu kopuruari dagokionez, dagoen handiena da, eta Europa osoko merkatu estalirik handiena,10.000 metro koadro baititu.
2009. urtearen erdialdean, erreforma lanak egiten hasi zen egitura, postuak eta zerbitzuak berritzeko, XXI. mendean ere Bizkaiko erreferente izaten jarraitzeko. Merkatu honetan, bizitza eta negozioa ez dira inoiz gelditu, gaur egun 60 merkatarik bezeroei produkturik onenak preziorik onenean eskaitzen baitizkie: harategia, frutak, arrainak, gaztak, hestebeteak, izotuak, perretxikoak...e.a.